Gipuzkoako Metaleko ordezkariak prest daude probintziako hitzarmena negoziatzen hasteko

2022/12/16
Gaur Tolosan egindako batzarrean, ELAko ehunka ordezkarik hitzarmen probintzialaren negoziazioa eta aldarrikapen plataformaren edukiak aztertu dituzte.

Egoera ekonomikoa zein lan-kargei buruzkoa bikaina da Gipuzkoako metalean. Alde batetik, kotizatzaileen kopuruak eta, bestetik, 2022ko lehen hiruhilekoetako kontu ekonomikoak errealitate hori berresten dute.

Gaurko batzarrean azpimarratu da sektorean sortzen den aberastasuna metalurgikoen lanaren ondorioz sortzen dela. Eskubideak dituen hitzarmen baten alde borrokatuko gara, lana eta bizitza bateragarri egingo dituena. ELAko ordezkariak prest daude.