Gipuzkoako osasun sistema pribatuan inoiz sinatu den akordiorik hoberena Tolosako "La Asunción" klinikan

2005/06/02

Osakidetzaren soldataren %100ean parekaturik

Sinatu berria da Tolosako La Asunción Klinikako Enpresa Ituna. Bost urteko indarraldia dauka (2.005-2.009) eta Osakidetzaren soldataren %100 lortu dugu gure oinarrizko soldatarako. Oinarrizko Soldata horrek batura honen ondoriozkoa da: Osakidetzaren Oinarrizko Soldata gehi Lantokiko Osagarria gehi Osagarri Berezia.

2005. urterako, igoerak %1191 eta %1888 bitartean daude. Hori horrela, OLT/EUD langileek %1253 izango dute, eta Eritzaintzako laguntzaileek eta administrari-laguntzaileek %1416. Lanaldia, indarraldian zehar, 1.670 ordutaraino murriztuko da.

Plusak. Jai-egunetan, egunez zein gauez, jai-egun berezietan eta gaueko txandan parekatze-prozesu bat adostu da. 2005ean, jai-egunetan eta egunez eman beharreko plusen igoerak %1657tik (erizainen eta administrarien laguntzaileak) %3057ra (OLT/EUD-Erizain Pertsonala) joango dira.

Guardien konpentsazioa ere arautu da, eta hor ere lortu da Osakidetzarekin homologatzea.

Kontratazioari dagokionez, aurtengo martxoaren 1etik lan-kontratua eskaini zaie fisioterapeutei. Orain arte autonomo gisa egiten zuten lan.

ELA aldetik lorturiko akordioa oso ontzat ematen dugula esan behar dugu. Azkenean, Klinikako langile guztien lana aintzat hartu da. Nahiz eta Klinika Pribatua izan, Tolosaldeko herritarrei eskeinitako zerbitzua, diru publikoaz egiten da ia % 100ean. Horregatik ELAn garbi eduki dugu beti Klinikako langileen lan baldintzak Osakidetzarekin parekatu behar zirela, eta azkenean, soldatari dagokionez, lortu dugu. Horretarako, garrantzizkoa izan da ELA eta LAB sindikatuak batera ibiltzea, hala nola Zuzendaritzaren jarrera ona akordio batera heltzeari begira.