Gipuzkoako ostalaritza greban hilaren 23an

2005/09/06

Negoziazio mahaia osatzen duten sindikatu guztiek irailaren 23rako greba deia luzatu dute gipuzkoako ostalaritza alorrean sektoreko lan hitzarmenaren alde.

Patronalak iragan martxoan egin zuen azken eskaintza eta ordutik hona negoziazio saiorik ez da eman. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek urte baterako lan hitzarmena proposatzen dute eta akordiora iristeko zera aldarrikatzen dute: KPI + %15eko soldata igoera eta lanaldiaren 10 orduko murrizketa. Horrez gain, bi atseden egun astean, bajen %80ko gehigarria eta subrogazioa arautzea.