Gipuzkoako ostalaritzako langileek elkarretaratzea egin dute hitzarmenean erosahalmena bermatzeko

2022/06/30
Patronalak hitzarmenaren negoziazioan egindako azken proposamenak ez du sindikatuen eskaera bakar bat ere jasotzen, eta hobekuntzak aurkeztu beharrean, gehienez %3 eta %4ko soldata igoerak proposatu ditu. Planteamendu erregresibo eta baldintza prekario horien aurrean, ELAk uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela mobilizazioekin eta uztailaren 7, 8 eta 9rako deitutako greba egunekin aurrera egitea.

Gipuzkoako ostalaritza sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Tabakaleraren aurrean, negoziatzen ari diren hitzarmenak gutxienez KPIaren araberako soldata igoerak jaso ditzan eskatzeko.

Negoziazio mahaiaren azken bileran, patronalak proposamen erregresiboa egin zuen. Egoera horren aurrean, ELAk uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela mobilizazioekin jarraitzea, eta uztailaren 7, 8 eta 9rako deitutako grebarekin bat egiteko deia egin die langile guztiei.