Gipuzkoako papergintza alorrean lan hitzarmenaren aldeko grebak deitu dira
2012/11/08
Urriaren 24an Lan Harremanen Kontseiluak Donostian duen egoitzan Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoiaren hitzarmenaren mahia elkartu zen. Adegi patronalaren jarrera ikusi ondoren blokeatutzat eman daiteke negoziazioa.
Negozioak iraun duen bitartean sindikatuok p mugimendu ugari egin dute akordioa lortzeko asmoz, baina Adegiren jarrera mugiezinak ahalegin guztiak zapuztu ditu eta grebara jotzea erabaki dute sindikatuek.
Batzarrak onartzen badituzte, lehen greba egunak egunak azaroaren 29an eta 30ean izango dira. Sindikatuek abenduaren 1, 3 eta 4ra luzatuko dituzte deialdiak. Gainera, sektoreko enpresa guztietan batzarrak egiten ari dira, mobilizazio egutegi zabalagoa aurkeztu asmoz.