Gipuzkoako papergintza alorreko lantegi guztiak erabat geldituta daude
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen oharra:
Gipuzkoako Papergintzako sektoreko lehenengo hiru greba egun egin eta gero, oso balorazio baikorra egiten dugu zeren enpresa guztiek eta ia langile guztiek grebarekin bat egin bait duten.
Zikuñaga enpresako zuzendaritzaren jarrera oztopatzailea eta mehatxatzailea salatu nahi dugu. Mehatxu bidez behartu ditu langile batzuk lanera joaten eta, gainera, ETTko langile bat erabili zuen lanpostu bat betetzeko. Gertakari hauek Lan Ikuskaritzan salatu ditugu sindikatu guztiek eta hurrengo egunetan auzibidean ere ipiniko dugu.
Greba deialdiaren kontrako salaketarekin Patronalak langileak beldurtu nahi izan ditu, baina grebako lehenengo hiru egun hauetan emandako erantzunak argi utzi du gure lan baldintzen alde borrokatzeko prest gaudela, adosten dena bete dadila nahi dugula, hitzarmenaren negoziazioak sektoreko gaurko problematikari erantzuna eman behar diola.
Greba egitea ez da delitua eta ADEGIk kriminalizazio saiakerarekin ez du lortuko gure proposamenak bertan behera utziko ditugula.
Gaur, abenduak 3, grebaren laugarren eguna dugu. Enpresa guztiak erabat geldida daude. Gaur Hernanin bildu gara Zikuñagaren jarrera salatzeko.