Gipuzkoako TAO eta Garabien zerbitzuetako langileek masiboki erantzun diote erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baten aldeko lanuzteari

2022/10/07
ELAk, CCOOk eta LABek gaurko egindako deialdiaz gain, plantillek urriko azken asteburuan, azaroaren lehenbizikoan eta azaroaren 9tik 16ra bitarteko astean greba egitearen alde bozkatu dute, KPIa eta urteko 1.592 orduko lanaldia bermatuko dituen hitzarmen baten alde borrokatzen jarraitzeko borondatea berretsiz.

Lanuztearekin batera TAO eta Garabietako langileek egindako batzarrean, greba formatuko mobilizazioekin jarraitzearen alde bozkatzea erabaki dute, negoziazio mahaia desblokeatzeko. Asanbladan erabaki da urriaren 28tik 30era, Azaroaren 4tik 6ra eta Azaroak 9tik 16ra greba egingo dela.

Ez da ahaztu behar negoziazio mahaia hamar aldiz baino gehiagotan bildu dela urte eta erdiz, aurrerapenik lortu gabe. Era berean, tartean dauden erakundeen erantzuna isiltasuna izan da, eta gatazka langileen eta enplegatzaileen artekora mugatu nahi izan dute.

TAO zerbitzua diru iturri handia da Gipuzkoako udalentzat, onuradun nagusia Donostiako Udala izanik, 8 milioi euro inguruko diru sarrerekin (3 milioi udalarentzat dira eta 5 miloi zerbitzua ematen duen enpresarentzat).

Horregatik guztiagatik, langileen ordezkariek berriro eskatu diete ugazabei eta gatazkan parte hartzen duten gainerako eragileei langileen eskaerak beteko dituen adostasunak lortzeko bideak irekitzea.