Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek greba luzatu dute abenduaren 1era arte

2022/11/28
TAOko eta Gipuzkoako garabietako langileek greba abenduaren 1era arte luzatzea erabaki dute, patronalaren eta udalaren blokeoari aurre egiteko. Erabakia patronalen eta udalen mespretxu-jarrerari emandako erantzuna da. ELAk eta LABek ohartarazi dute, halaber, abenduaren 1eko bileran negoziazioan aurrerapausorik ez badago, mobilizazioek aurrera jarraituko dutela.

“Mobilizazioetan zehar ez gara langileekin bilduko” izan ziren patronalaren azken hitzak, langileen erabakia baldintzatu nahian. 24 greba egun ostean langileak dira negoziaketari benetan ekiteko prestutasuna azalarazi duten bakarrak, Abenduaren 1eko negoziaketa mahaiaren bileraz gain Azaroak 28an beste bilera bat proposatuz Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluan.

Asteleheneko bilerara udalak ere deituak izan dira, eurak gatazkaren irtenbiderako aktore oso garrantzitsuak izan daitezke eta. Hala ere, langileen ordezkaritza ez da fio udal ordezkaritzak bilerara etorriko direnik, batez ere, azken hilabetean udalen jarrera ikusirik. Donostiako udalak, adibidez, hainbatetan egin die muzin bilera eskaerei.

Horregatik guztiagatik, greba Abenduaren 1a arte luzatzea erabaki dute langileek, bilera horretan gertatzen denaren esperoan. Hala ere, sindikatuek ohartarazten dute, bileran patronalaren aldetik negoziaketarako keinurik egon ezean mobilizazioek aurrera jarraituko dutela.