Gipuzkoako tuneletako mantentze lanetako langileek greba mugagabea hasi dute

Plantillako 16 pertsonek salatu nahi dute administrazio publikoak etengabe urratzen duela funtsezko zerbitzu horren gainean ezartzen duen baldintza plegua; laneko eta bideko segurtasuna gailendu beharko litzateke zerbitzu honetan. Era berean, eskatzen dute enpresa hitzarmena berritzea eta baldintza duinak ezartzea, zerbitzu publiko eta funtsezko hori urteko 365 egunetako 24 orduetan eskaini ahal izateko.
Baldintza agirian, laneko eta bideko segurtasun arauetan edo Gipuzkoako errepideen mantentze lanetarako beste ABEEetan ELArekin adostutako enpresa hitzarmenetan ezarritakoaz bestelako ezer ez da eskatzen. Horregatik, Bidelan, Bidegi eta Gipuzkoako Foru Aldundiari egoera lazgarri honen aurrean beste aldera ez begiratzeko eta berehala esku hartzeko eskatzen diete.