Gipuzkoako zahar-egoitzen lan hitzarmenaren negoziazioa hasi da

2012/10/19
Indarrean dagoen hitzarmenak agintzen duena eta hark ezarri epea betez ELAk gaur, hilak 19, 2013ko mahai negoziatzailea osatu du. ELAk exijitu du negoziazioa ez dadila alferrik luza.

 

Probintzia mailako negoziazio honetan, ELAk, LABekin batera egindako plataforman, sektoreko langileen lan baldintzak arautzeko lehentasunezko erronka du; aipatu erronkak 3 oinarrizko gaiei ekin behar die: lehenengo eta behin, lotuko eta sinatuko den itunak behar besteko bermeak izan ditzan, eta honen ezarpena, sektoreko enpresa guztientzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren estaldurarekin, derrigorrezkoa izan dadila; bigarrenez, erreformaren eragina baliogabe dadin, haren aurkako behar besteko artikuluak sar daitezen; eta hirugarrenez, eutsi ahal izan diezaiegun, eskuratzeko, horrenbeste urtetako borroka kostatu zaizkigun eskubideei. Azkenik, hitzarmen berriak, horren prekarizatua dagoen hirugarren adinako sektore honetan, eduki ekonomiko eta sozialen hobekuntzari ekin behar dio. Krisialdia ez daiteke eskubideak murrizteko aitzakia izan, eta utz gaitzaten, aspaldian eskatzen ari garen hobekuntzarik gabe.

ELAk eta LABek azpimarratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi duen jarrera ona harekin eztabaidatu dituzten gaietan, adibidez, hitzarmenaren ezartze-bermearen eta hartan, erreformaren aurkako artikuluak sartzearen harira. "Hala ere, egia esatearren, ADEGIk eta LARESek azalduko duten enpresa-jarreraren baitan ekarriko dugu bere onera negoziazioa; bestelako alternatibek izugarrizko gatazka-egoera eta borroka latzak ekarriko dituzte Gipuzkoako egoitzetara. ELAk eta LABek ez dugu inongo atzera pausorik onartuko, dagoeneko gure esku dauden eskubideetan eta era berean, ahaleginduko gara hobetu daitezen".