Gipuzkoako zahar-etxeetako greba mugagabearen bigarren astean, sektorearen% 56,35ak jada badu akordioa

2013/05/26
Igande honetan, 14 egun betetzen dira greba mugagabea hasi genuenetik eta egoitzetako langileak irmo jarraitzen dugu gure borrokan eta aldarrikapenekin. Aste honetan, azken lau astetan bezala, beste 4 akordio lortu ditugu: Billabonako egoitzan, Oñatiko Aita Menni eguneko zentroan, Zestoako Gisasola egoitzan eta Donostiago “Hogar San Jose de la Montaña”n.

Azken 4 zentroren sinadurak 115 langileri eragiten die. Honekin ELAk, sektoreko enpresek akordioak sinatzeko hartu duten joera berresten du, ADEGI eta LARESi, enpresarien ordezkari direnak,  bizkarra emanez.

Horrela, berri aparta da, maiatzaren 26an, grebara deitutako langileen % 56,35ak , jada, greba deialditik kanpo izatea. Kopuru honetan ez ditugu kontutan hartzen, 2013an euren hitzarmenak indarrean zituzten enpresak eta Kooperatibak (GSR). ELAren ustez, soilik datu honek berak, patronalari hitzarmen sektoriala sinatu eta hori enpresetan berrestea exijitzea derrigortzen gaitu. Ezin dena zera da, sektoreko enpresen %100, ordezkatzen dutenen modura jokatzea, praktikan, %56,35ak patronalen irizpidearen aurka akordioak sinatuta dituenean. ELAren aburuz,  bi patronal hauen deskreditua erabatekoa da, eta egun duten zentzugabeko posizioak, ehunka langileren eskubideak kolokan jartzen ditu; egoiliarrak eta euren familiak ere. Patronal hauek, ELArentzako zuten sinesgarritasun apurra galdu dute eta datozen hitzarmenetan ez dira erreferente errealak izango.

Aurrerantzean, ADEGI eta LARESek ez badituzte langileen borondatea, egoiliarren eta euren familiena, eta sektoreko enpresen % 56, 35aren nahia onartzen, datozen negoziaketetatik at geratuko dira sektore honetan.

Era berean, ELAK zera adierazi nahi du, beste 5 egoitza eta 4 eguneko zentroetan negoziaketak martxan jarriak direla, datozen egunetan akordioa lortze aldera. Ahozko akordioak eta sinadurarako egunak ditugun heinean, jakitera emango ditugu.

Baina komunikatu hau bukatu aurretik, ezin aipatzeke utzi Zumaiako udal egoitzako gertakaria. Orain 10 egun badira, Zumaiko alkateak aipatu egoitzako langileentzako akordioa bultzatu zuela. Baina, zentro hau kudeatzen duen AUZO LAGUN ( Mondragon taldekoa) enpresa akordioa sinatzera ukatu da, enpresa hitzarmenak sinatzeko ohitura ez duela argudiatuz. ELAK, AUZO LAGUN enpresaren jarrera gaitzetsi nahi du, arrazoirik gabe gatazka luzatzeagatik, langileak presionatzeagatik, eta egoitzako egoiliar eta familiei grebak eragindako eragozpenengatik. ELAK dei egiten die, bai Zumaiako udaletxeari bai, Gipuzkoako Foru Aldundiari, egoitzaren kudeaketa lehiaketara ateratzeko, eta zerbitzuaren  kudeaketa, dagoeneko sektorean akordioa sinatuta duen enpresetakoren bati esleitzeko.

Bukatzeko, ELAren iritziz, Berra egoitzan  (SAR QUAVITAE)  oso larriak diren gertakariak izaten ari dira greba honetan eta ELA gertakarien inguruko informazioa jasotzen ari da. Zentzu honetan, komunikabide guztiei deia luzatzen dizuegu, datorren asteartean goizeko 11etan, Lan Ordezkaritzaren aurrera azaltzeko. Bertan emango dugu gai honen inguruko informazio guztia.