Gipuzkoako Zahar-egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute Adegiren aurrean, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

2022/07/01
Gipuzkoako Zahar-egoitzetako langileek zirkulazioa blokeatu dute gaur goizean Donostian, eta, ondoren, elkarretaratzea egin dute Adegiren egoitzaren aurrean, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egindako bileraren eta elkarretaratzearen ondoren, gaur langileek interpelazioa egin diete patronalei. Gogoratu negoziazioan inolako mugimendurik ez badago, langileek beste bi greba-egun egingo dituztela uztailaren 14an eta 15ean.

Atzo Maite Peña diputatuaren aurrean salatu zen liburu berdean azaltzen dituzten etorkizuneko egoitzak ez direla inoiz egongo hitzarmen probintzialik gabe. Ez da sinesgarria etorkizuneko egoitza irudikatzea, orainekoak konpontzeko gai ez badira.

Gaurko mobilizazioetan grebalariek mezu argia helarazi diete patronalei: negoziazioa desblokeatzea.

Harrigarria eta antidemokratikoa da ekainaren 13ko negoziazio mahaian bizitakoa. Patronalek ADEGIren bozeramailetzaren bitartez esan zuten ez dela negoziaziorik izango sindikatuek plataformetatik edukiak kendu arte. Negoziazio sektorial batean ez da inoiz ikusi patronalek proposamen sindikalei buruzko proposamenik eta baloraziorik egiten ez dutenik.

Guzti honekin argi uzten dute ez dutela ez borondaterik ez interesik hitzarmen sektorialean. Esan dute ez direla bilera gehiagotara joango eta marra gorri beteezinak jarri dituzte

Ereduak huts egin du Gipuzkoako egoitzetan. Enpresek diru publikoa nahi dute, baina ez lan-baldintzen erantzukizuna, eta Aldundia, egoera kontrolatzeko gaitasuna izanik, ez da gai hura kontrolatzeko.

Beraz, Aldundiari eskatzen diogu patronalen gaineko erantzukizuna bere gain hartzeko edo, bestela, egoitzen publikazioa planteatzeko. Gipuzkoako gizarteak ezin du xantaiarik sufritu enpresen eskutik.

Horregatik guztiagatik, egoitzetako ELAko langileok borrokan jarraituko dugu, eta greba egingo dugu uztailaren 14an eta 15ean.