Gipuzkoako zahar-etxeetan lau egunetako greba

2010/06/03
Grebak maiatzaren 27 eta 28 eta ekainaren 3 eta 4rako deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. Bi sindikatuok adinekoen egoitzetako Gipuzkoako hitzarmen berrian lan-baldintzak nabarmen hobetzearen alde agertu dira.

Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena 2008an negoziatzen hasi zena, urtebete baino gehiago darama blokeatua, ADEGI eta LARES Patronalek negoziatzeko borondate eza hasieratik erakutsi zuten, Diputazioak berriz, ez du bere gain hartzen dagokion ardura,hain zuzen ere, langileen lan baldintzak hobetzea eta egoiliarrei eman beharreko arreta egokia izatea.

Sindikatuon esanetan, azpikontrata publikoen artetik sektore hau da lan-baldintzarik txarrenak dituena: soldatak ziztrinak, egutegi txar-txarrak, ordaindu gabeko atsedenaldiak, baja-osagarririk eza eta kalitatezko enplegu egonkorrik ez.