Gizarte Ekimeneko zentroetan gatazkak zabalik

2009/02/09
Idazki honen bitartez ELA eta STEE-EILAS sindikatuek, Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan %75eko ordezkaritza dutenek, jakinarazten dute gaurko datarekin, 2009ko otsailaren 9a, hile honetako 11 eta 12rako deitua zegoen greba bertan behera uzten dutela.

Hala eta guzti ere, aipatutako sindikatuok ebazten dute Patronal eta Administrazioaren artean sinatutako akordioa ez dela inondik ere nahikoa sektoreko arazo nagusiei irtenbidea emateko eta lan baldintzen homologazioa bermatzeko eta, ondorioz, sektoreko langileriaren baldintzen hobetzearen alde borrokan jarraituko dute; hau guztia dela eta, gatazkak zabalik jarraitzen du.