Gizarte ereduari buruzko jardunaldiak Gasteizen

2006/04/03

ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuak deituta, gizarte ereduari buruzko jardunaldiak egingo dira apirilaren 5etik 6ra bitartean Gasteizko Europa Jauregian. Jardunaldietan hiru sindikatuek Gasteiz eta Iruñeako parlamentuetan aurkezturiko Legegintzako Herri Ekimena ere aztertuko da.