Otsailaren 15ean gizarte ereduari buruzko kanpainaren amaiera Bilbon

2008/01/24
Gizarte ereduari buruzko kanpainak bultzada handia jaso du azken egunotan. Urtarrilaren 25ean eskualde gehienetan batzarrak eta manifestazioak burutu dira erakunde publikoek gai honen inguruan daramaten politika atzerakoia salatzeko. Donostian eta Iruñean Jose Elorrieta eta Adolfo Muñoz, idazkari nagusiak eta idazkari nagusiaren ondokoak parte hartu dute.

Elorrietak azpimarratu duenez eredu sozialarekin zerikusia duten erabakiak garrantzi aparta dute langileentzat. "Kezkatuta egoteko hamaika arrazoi ditugu. Gizarte arloan gabeziak ikaragarriak dira, eta bitartean agintariek politika soziala propagandarekin ordezkatzen dute".

ELAko idazkari nagusiaren ustez arduradun politikoek uko egin diote gizarte juxtuago baten alde egiteari; prekarietatea eta aberastasunaren banaketa ezetz esatea horren adibide garbiak lirateke.

Bestalde, Adolfo Muñozek, etxebizitzaren arazoari arreta berezia eskaini dio bere hitzaldian. EAEn 140.000 pertsonek ezin dutela etxebizitza itxurosoak izan azpimarratu du.

Gizarte ereduari buruzko kanpaina urtarrilaren 11an hasi zen Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean egin zen elkarretaratze batekin. Ordutik hona hainbat ekitaldi egin dira eskualde guztietan, eta datorren otsailaren 15ean emango zaio amaiera Bilbon. Egun horretan, La Casillako kiroldegian mitin bat egingo da eta ondoren manifestazio bat Bilboko kaleetan zehar.

Kanpainari buruzko informazio gehiago

notiziak 2008