Gizarte eta lan-erakundeetan ezin daitezke ordezkatu ELAren karguak

2011/06/22
Lan Harremanen Kontseiluan zuen parte-hartzea etetea erabaki ostean, ELAri dagozkion bi ordezkariak UGT eta CCOO sindikatuen artean banatzea onartezina dela adierazi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaiak, gainera, hankaz gora bota du erabaki hori babesteko Patxi Lopez Lehendakariak plazaratu zuen dekretua. ELAk benetako ordezkaritza sindikala errespetatuko duen epaia exijitu du, beste behin. (Bideoa barnean)

2006ko urriaren 2an ELAk Lan Harremanen Kontseiluan zuen parte-hartzea era mugagabean etetea erabaki zuen. Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ELAren bi ordezkariak UGT eta CCOO sindikatuen artean banatzea erabaki zuen. Patxi Lopez Lehendakariak, bere aldetik, ELAko kideak bere kargutik kendu eta kide berriak izendatu zituen.

Euskadiko Auzitegi Gorenak ELAri arrazoia eman dio, eta Lehendakariari bere ordezkaritza “usurpatzea” leporatu dio. Era honetan, ELAren ordezkaritza beste sindikatu batzuei ematea eremu sindikalean eta lan-harremanen esparruan bizirik behar duten joko-arau demokratikoen aurka egiten duen erabaki politikoa dela adierazi du Adolfo Muñoz Txikik Bilbon. “ELAk abstenitzeko eskubidea du eta erabakia errespetatu beharra daukate agintariek”, berretsi du.

ELAko idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna, eta Haimar Kortabarria, bulego juridikoko kidea, izan dira prentsaurrekoan. ELAko ordezkariek erantzukizun politikoak eta benetako ordezkaritza sindikala errespetatuko dituen izendapen berriak egitea exijitu dute.

 

 

Irakurri Txostena

 Lan- erakundeen lege-proiektu berriaren aurrean ELAren iritzia