Gizarte laguntza alorrean greba Bizkaian

2009/01/14
Gizalan federazioak positibotzat jo du Bizkaiko gizarte laguntza alorreko langileen artean gaurko grebak izan duen erantzuna.

Grebalariek Gizardaratz patronalaren jarrera itxia salatu dute eta, gainera, eskatu dute arlo horretan erakunde publikoen soldatapean aritzen diren langileen soldata eta baldintza berak izateko urratsak egitea.

Arlo horretan ia 2.500 langile dago, eta arazo ezberdinak dituzten pertsona baztertuei laguntza eta gizarteratzeko baliabideak eskaintzen dizkiete.