Gizarte Laguntzarako Bizkaiko Lan hitzarmena sinatu da
2015/02/02
Gizarte Laguntzarako Bizkaiko Lan Hitzarmena sinatu du gaur goizean ELAk, alor honetako sindikatu nagusiak. Hitzarmenak bi urtetako balioa izango du eta 2015ean eta 2016an egongo da indarrean.
Aurtengorako soldata igoera 1,5ekoa izango da eta 2016rako KPI+6%koa izango da, beti ere, %1,5ko igoera bermatuz. Bi urtetan lanaldia 14 ordutan murriztuko da.
Bestalde, lan erreformari aurre egiteko hainbat baldintza ezarri dira, ultraaktibitatea eta derrigorrezko arbitrajearen aurkakoa, besteak beste.
ELAk iritziz hitzarmenak garrantzizkoa da alor honetan eta azken hilabeteotako mobilizazioe esker gauzatu ahal izan da. Sindikatuak Bizkaiko hitzarmena betetzea eskatuko die Gizarte Laguntzarako Bizkaiko enpresetako arduradunei.