Gizarte prestazioetan murrizketak salatzeko mobilizazioa Bilbon

2017/02/03
Gizarte prestazioetan murrizketak salatzeko mobilizazioa Bilbon
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak gizarte prestazioetan ezartzen dituen murrizketak salatzeko protesta ekintza egin du gaur Bilbon; giza-katea 10:30tan atera da Bizkaia plazatik, eta Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean amaitu da. ELA eta LAB sindikatuko idazkari nagusiek –Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide– parte hartu dute mobilizazio honetan.