Gizarte prestazioetan murrizketak salatzeko mobilizazioa otsailaren 3an Bilbon

2017/01/30
Gizarte prestazioetan murrizketak salatzeko mobilizazioa otsailaren 3an Bilbon
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak gizarte prestazioetan ezartzen dituen murrizketak salatzeko protesta ekintza egingo du otsailaren 3an –ostirala– Bilbon; giza-katea 10:30tan aterako da Bizkaia plazatik, eta Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaren aurrean amaituko da (Gran Via, 85).

Gaur egin da ekimen honen aurkezpena. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren bozeramaile Irati Sienrak eta Jabi Sierrak gogor salatu dituzte gizarte prestazioetan dauden murrizketak, eta babes sozialerako euskal sistema duin eta kalitatezko bat exijitu dute. “Eusko Jaurlaritza aplikatzen dabilen politika antisozialek biztanleriaren pobretze orokorra bultzatzen dutela salatzen dugu. Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa da. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desoreka sozial eta ekonomikoak areagotzen dituzte, aurrera daramatzan politika publikoek ez dutelako egoerari buelta ematea helburu, pertsonen beharrizanei lehentasuna emanez”.

Testuinguru honetan, Kartaren ordezkariek bestelako politika batzuk aplika ditzan exijitu diote Jaurlaritzari. Honen lekuko Diru Sarrerak bermatzeko Erretarekin gertatu dena salatu dute. “Lanbidek kudeatzen dituen prestazio desberdinak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta daude: beraz, azken honen edozein igoera, zuzenean aplikatu behar zaie Ondorioz, aurten Lanbidearteko Gutxieneko Soldata %8 igo dela kontuan hartuta, berehalakoan aplikatu beharko litzaieke igoera hori bai Diru Sarrerak bermatzeko Errentari, bai Lanbidek kudeatutako gainerako prestazioei”.