Gizarte segurantzan alta eman gabeko langileak Donostiako promozio publikoko lanetan

2009/07/17
Iragan apirilaren 23an ELAk salatu zuen Gipuzkoako enkante publikoko zortzi obretan langileak Gipuzkoako hitzarmena hausten zuten legez kanpoko kontratuekin ari zirela lanean. Horien artean Donostiako udala eta Vicesa zeudela salatu genuen; azken hau Eusko Jaurlaritzaren elkarte bat da.

ELAk jarritako salaketa baten ostean, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritzak honakoa frogatu ahal izan du: Enpresarial de Viviendas - Donostiako Etxegintza erakunde publikoak bultzatutako lan batean Gizarte Segurantzan alta eman gabeko langileak zeudela. Ezin dugu ahaztu erakundea Donostiako Udaletik menpeko dela.

Franco Dacruz Construcciones enpresako hainbat langilek igeltsero lanak egin zituzten 2008ko azarotik 2009ko otsailera Donostiako Loiolako Erriberatan egiten ari diren eraikuntzetan.

Iragan apirilaren 23an ELAk salatu zuen Gipuzkoako enkante publikoko zortzi obretan  langileak Gipuzkoako hitzarmena hausten zuten legez kanpoko kontratuekin ari zirela lanean. Horien artean Donostiako udala eta Vicesa zeudela salatu genuen; azken hau Eusko Jaurlaritzaren elkarte bat da.

Kasu hau eraikuntzaren alorrean lan egiten duten langileek pairatzen dituzten baldintza kaskarren beste adibide bat da. Hau guztia posible da administrazioen eta enpresen artean dagoen konplizitateari esker, pertsonen zapalketaren lepotik dirua irabazteko. Horretarako behar duten guztia egiten dute, langile horiek gizarte segurantzan alta ez ematea barne.

ELAk, beste behin, honakoa exijitu nahi die administrazio publikoei –Diputazioa, Udalak eta horien menpe daude erakunde publikoak–: azpiegitura eta etxebizitza publikoen eraikuntzetako langileen kontratazio pleguetan Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmen kolektiboa ezartzea, eta bera betetzea bermatuko duten klausula eta mekanismoak sartzea, bai esleitutako enpresen bidez, bai kontraten edo azpikontraten bidez.