Gizarte zerbitzu duinen aldeko aldarrikapena

2011/01/12
ELAk eta beste sindikatu eta erakunde sozialekin batera parte hartu du murrizketa sozialen aurka Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin den elkarretaratzean. “Gizarte zerbitzua duinak” lemapean dozenaka pertsona elkartu da.

Bertaratu direnek Eusko Jaurlaritzak langabetu eta bazterketa soziala pairatzen duten pertsonenganako axolagabekaria salatu dute eta “ neurriok marginazio eta pobrezia handitzea besterik ez dutela ekarriko dutela”, azpimarratu dute.