Gizarteratzea aldi baterako enpresa baten esku utzi du Nafarroako gobernuak

2010/09/08
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Adecco Fundazioarekin gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko hitzarmena sinatu du. Fundazio hau Adecco aldi baterako laneko enpresak sortua da. Eta IV. Enplegu Planean kokatzen den hitzarmen hau dela eta 124.800 euro jasoko ditu diru iturri publikotik.

ELAk Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Nafarroako Gobernuak, CEN eta UGT eta CCOO sindikatuek akordioz sortutako erakundeak), gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak aldi baterako laneko enpresa baten eskuetan utzi izana gaitzesten du. 

Hitzarmen honekin sektore publikoa berriz ere erasotzen da, enplegu politiken zati bat pribatizatuz, hauekin negozioa egiteko asmoz, kasu honetan, ABLE batek.

ELArentzat onartezina da kaltetuen dauden kolektiboen laneratzea eta gizarteratzea ABLEak bezalako erakunde pribatuen esku uztea.