Gizpuzkoako Diputazioak erresidentzietarako aurkeztutako 'Liburu berdeak' enpresen negozioa bultzatzen jarraitzen du

2022/06/30
259. greba eguna Gipuzkoako erresidentzietan. Erresidentzietako langileek kontzentrazioa egin dute Txara II aurrean, 259. greba egunean. Liburu berdea aurkezteko bilera egin da bertan, eta ELAk erresidentzietako gatazaka konpontzeko eskatu dio Maite Peña diputatuari

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek 259. greba eguna egiten ari dira, eta kontzentrazioa egin dute Donostiako Txara II eraikinaren aurrean, Gipuzkoako Aldundiak egoitzetarako 'Liburua berdea' aurkezteko bilerara deitu dituelako sindikatuak bertan. ELA bilerara azaldu da, baina oso kritiko mintzatu da liburuarekin.

Izan ere, Gipuzkoako erresidentzietarako aldundiaren trantsiziorako plana ez da langileekin adostu (ELAk gehiengoa du sektorean), eta lehenbailehen erresidentzietako egoera konpontzeko Aldundiaren inplikazioa eskatu du sindikatuak, pandemiaz geroztik langileen lan karga handitu eta eskaintzen den zerbitzua okertu delako.

Gainera, ELAk uste du 'Liburu berdea' deituriko planaren bidez, enpresek zaintza sektorean negozioa egiten jarraitu ahal izateko Diputazioak erabiltzen duen zuriketa bat dela. Propagandaren bidez, egun dagoen ereduaren egoera makurra ezkutatu nahi du Aldundiak, eta eztabaida saihestu gizartearen aurrean.

Gogoratu dezagun sektorean lan egiten duten langileen %67 irabazi asmoko enpresetan lan egiten dutela, asko multinazionalak dira eta euren xedea dirua irabaztea da; hau da, negozioa egitea aiton-amonen zerbitzuaren kaltetan eta langileen baldintzen kontura.

ELAk berretsi nahi du aiton-amonei eskaintzen zaien zainketa pertsonalizatua, arreta eta zerbitzu hobea langileen lan baldintzak hobetuz eta gaur egun dauden langile kopurua handituz bakarrik lortuko dela. Diagnostikoa aspalditik eginda daukagu, bai ELAk eta baita Diputazioak ere. Borondate kontua da.

Bestetik, ELAk uztailaren 1, 14 eta 15ean deitutako greba egunetan mobilizatzera deitzen ditu langileak eta gatazka honetan bidelagun ditugun mugimendu sozialak, egoiliarrak eta langileak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema publifikatu baten alde egiteko.