Glovoko langileen kontratuen izaera laborala defendatzeko kontzentrazioa

2021/11/30
ELA elkarretaratzea egin du Gasteizko Lan Arloko Epaitegiaren aurrean, Glovoko langileei babesa eta elkartasuna adierazteko. Izan ere, gaur egin da Arabako lehenengo epaiketa kolektiboa euren kontratuen izaera laborala aitortzeko. Urrats garrantzitsua da ehunka langileren lan baldintzak erregularizatzeko.

Nahiz eta 2021eko abuztuan Rider Legea delakoa indarrean sartu eta Auzitegi Gorenaren doktrina izan, langileak auzitegietara jotzera behartzen jarraitzen du Glovik, lan eskubide oinarrizkoenak aitortzeko.

ELAk, bai justiziari, bai Euskal Herriko klase politikoari, konpromiso serioak hartzea eskatzen die etxez etxeko banatzaileekin eta iruzurrezko praktika horiek eragindako sektore guztiekin.