Gobernua pentsio-sistema publikoari egitekoa den beste eraso baterako prestatzen ari da agertokia

2013/04/30
Gobernua pentsio-sistema publikoari egitekoa den beste eraso baterako prestatzen ari da agertokia
ELAk salatu du Espainiako gobenruaren asmoa pentsioen beste murrizketa gogor bat egitea dela. Hiru oinarrien gaiean izango litzateke murrizketa: Murrizketa handia pentsio berrietan, penstioen igoera KPIren araberakoa ez izatea eta erretiro adina are gehiago atzeratzea, 67 urtetik gorakoa, alegia.

 

Adolfo Muñoz "Txiki". Idazkari nagusiak eta Mikel Noval, arlo sozialeko kideak pentsioen erreformari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur goizean Bilbon. ELAren iritziz biztanleriaren txirotze orokorrerako bidean, hau litzateke beste urrats bat. Muñozen hitzetan gauzak ez dira hemen geratuko eta laister batean "beste erreforma laboral bat egingo dutela", azpimarratu du.