Nafarroako Museoa

Nafarroako Gobernuak egin nahi dituen 5 kaleratzeen aurkako mobilizazioa egin da

2024/12/17
ELA, AFAPNA, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea deitu dute, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Museoaren Zuzendaritzak Museoko behin-behineko langile guztiak kaleratu nahi dituela salatzeko.

Nafarroako Museoko zuzendaritzak iragarri du 5 langile kaleratuko dituela Zerbitzu Orokorretako lanpostutik, espazio publikoa eta bisitariak murriztea argudiatuz, eraikinean energia eraginkortasuna hobetzeko egiten ari diren obrak direla eta.

Horren aurrean, lau sindikatuek zuzendaritzari eskatu diote aldi baterako kontratua duten langileak ez kaleratzeko eta beste aukera batzuk baloratzeko, hala nola obrak egiten diren bitartean Museoen Zerbitzuko edo Kultura Departamentuko beste lanpostu batzuetan birkokatzea, edo aukera baliatzea langile guztiei prestakuntza plan bat eskaintzeko. Azpimarratu behar da langile hauen kaleratzearekin zerbitzu publikoen kalitatearen ahultzean sakontzen dela.

Zuzendaritzak ez du sindikatuen eskaerei erantzuteko inolako asmorik agertu. Kontuan izan behar da Nafarroako Museoan lan egiten duten Nafarroako Museoko Zerbitzu Orokorretako langileen lan baldintzak okerrera egin dutela. Izan ere, atsedenerako eskubidea oztopatzen zaie, ez dira baja asko ordezten, eta, gainera, lanaldi zatitua duen kolektibo bakarra da, eta zaildu egiten du honek plantillaren kontziliazioa.