Gobernuek ez lituzkete ordaindu behar legezko edo zilegi ez diren zorrak

2013/10/08
ELAren iritziz legezko edo zilegi ez diren zorren kasuan, ez dira ordaindu behar. Gainerako kasuetan berriro negoziatu behar dira, dauden baliabideen lehentasuna kontuan hartuz. ELAko kideak Bilboko Banco Santanderren egoitzaren aurrean elkarretaratu dira "oraingo egoera jasangaitza" salatu eta "zorraren herri-auditoria bultzatzeko.

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak adierazi du lehentasuna eman behar zaiela jendearen beharrizanei, kapitalaren interesen aurretik.eta "herri-auditoria publikoak ezarri behar zaizkie bai gobernuei, bai finantza-interesei; ondorioz jakiteko ea zorrak legezko eta zilegi diren edo ez".

Gaur ospatzen da "Zor ilegitimoaren nazioarteko eguna" eta ELAK kalera atera du aldarrikapena Billboko Banco Santanderren egoitzaren aurrean elkarretaratuz.