Gora egin du langabeziak emakumeen eta gazteen artean

2020/03/03
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako langabezia-datuek erakusten dutenez, otsailean 307 langabe gutxiago (-%0,2) erregistratu ziren HEHn aurreko hilabetearekin alderatuta. Langabe kopuruaren zifra 151.214tan kokatu da, horietatik 86.111 emakumeak izan dira, hau da %57. Azken hilabetean 156 emakume gehiago egon dira langabezian. Gauza bera gertatu da gazteekin, adin-tarte horretako langabezia %2,7 igo da, 308 gazte langabe gehiago. Datu horien aurrean, ELAk patronalaren neurrira egindako lan erreformak indargabetzea exijitzen du, langile klaseari eskubideak galtzea dakartelako.

 Euskal Autonomia Erkidegoan azken hilabetean 410 langabe gutxiago izan dira, hau da, %0,35 gutxiago. Nafarroan, berriz, %0,3 igo da langabezia, edo beste era batera, 103 langabe gehiago daude.

2019ko otsailarekin alderatuta, 2.488 langabe gutxiago daude HEHn, hau da, % 1,62 gutxiago. 2013tik izan den otsailik okerrena da urte arteko zenbakiei dagokionez. Nafarroako egoerak, gainera, kezka eragiten du, hirugarren hilabetez jarraian gora egin baitu langabeziak termino horietan.

Kontratazioari dagokionez, otsailean egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berberak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak, gainera, egindako kontratuak nabarmen murriztu dira. 100.883 kontratu egin dira (urtarrilean baino 12.514 gutxiago), eta horietatik %91,2 aldi baterakoak izan dira.

Langabeziagatiko babes-sistemari dagokionez, langabezian izena emanda dauden pertsonen% 51,3k ez du langabezia-prestaziorik jaso abenduan (77.591). Eta soilik% 30ek kobratu du ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa.