Greba Abadiñoko Guibema enpresan

2007/07/24
Abadiñoko Guibema enpresako langileek greba egingo dute uztailaren 25etik 27ra bitartean. Enpresak ezezko borobila eman die langileei enpresako ituna negoziatzeko, eta langileek hori salatu nahi dute.

Guibemak 13 langile ditu, eta delegatu bakarra ELAkoa da.