Nafarroako desgaitasun sektorea
Greba abenduaren 19an hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Nafarroako desgaitasunaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio mahaia aurtengo otsailaren 24an eratu zen. Ordutik, bi astean behin bildu dira sindikatuak, entitateak eta ANADP (Nafarroako Gobernua). Ia urtebeteko negoziazioaren ondoren, entitateen eta Nafarroako Gobernuaren proposamena plantillak pobretzea da.
Gogoratu behar da sektore hau Nafarroako Gobernuaren menpe dagoela zuzenean, eta diru publikoarekin sostengatzen dela. Hau da, erakundeek ez dute euro bakar bat ere jartzen beren irabazietatik lan baldintzak hobetzeko.
Egoera honen aurrean, negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk, grebara deitzea erabaki dute ostegun honetan, abenduaren 19an, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Greba egunean, 9:00etan elkarretaratzea egingo da Nafarroako Parlamentuaren aurrean, eta 18:30ean manifestazioa egingo da Nafarroako Jauregitik abiatuta.