ARABAKO OSTALARITZA

Greba abenduaren 5ean eta 7an hitzarmenaren negoziazioan patronalaren blokeoa hausteko

2024/12/04
ELAk, UGTk eta CCOOk greba deitu dute, besteak beste, klausula bidez aplikazioa bermatzen duen, 2020tik galdutako erosahalmena berreskuratzen duen eta bajen osagarria bermatzen duen hitzarmena lortzeko.

Ia urtebete negoziazio mahaia bildu gabe egon ondoren, urrian ELAk, UGTk eta CCOOk plataforma berri bat aurkeztu zuten mahaiaren blokeoarekin amaitzeko. Proposamen horrek aurreko plataformek baino puntu gutxiago jasotzen zituen. Besteak beste, 2024ko indarraldia planteatzen zen, 2025ean hitzarmen berri bat negoziatzeko asmoarekin.

Horrela, negoziazioa berpiztu zen, baina 4 bilera egin ondoren, eta sindikatuek beren eskaeretan mugimenduak egin ondoren, SEA patronalak negoziazioan egindako edozein aurrerapen blokeatzen jarraitzen du.

Sindikatuen ustez, funtsezkoa da hitzarmena ez aplikatzea eragozten duen klausula ezartzea, hau da, sinatutakoa betetzen dela bermatzen duen klausula bat ezartzea. 2020tik galdutako erosahalmena berreskuratzea eta bajen osagarria bermatzea.

Patronalaren blokeo jarrera ikusita, ELAk, UGTk eta CCOOk greba deitu dute abenduaren 5erako eta 7rako. Hauek dira aurreikusitako mobilizazioak:

  • Abenduaren 5ean, “TXOKO-ARABA”n, 18:30etan, Correos plazan, protesta eta txokolate banaketa egingo da sektoreko langileei laguntzeko.
  • Abenduaren 7an, 18:30etan, elkarretaratzea Correos plazan.