Greba Aita-Menni ospitale psikiatrikoan

2006/05/30

Arrasateko Aita-Menni ospitaleko langileok borrokan gaude, maiatzaren 2az geroztik, lan baldintzak eta soldata hobetu asmoz.

Ospitaleko lanaren gogortasuna handia da. Zuzendaritzak, ordea, hau ez du aintzat hartzen. Bestela, arlo publikoarekiko dagoen desoreka ez litzateke hainbestekoa izango. Ospitale honetako langileriaren parte handienak arlo publikoan lan berdina egiten dutenek baino % 23,5a gutxiagoko soldata du. Maila berean dauden langileak, zuzendaritzak hala nahi izan duelako da. Beraz, langile guztientzat berme berbera eskatzen dugu.

Zuzendaritzak eskeinitako lanaldi murrizketa 7 ordutakoa da, bi urteko iraupena izango lukeen hitzarmena izanik. Gaur egungo lanaldia 1660 ordutakoa da. 1592 orduko lanalditik oso urrun, 35 orduko aste lanaldia dena.

Zuzendaritzak bere gestio planetik ezin duela irten dio. Nabaria da gestio plan horrekin gauzak ondo doazkiela. Horren adibide dugu 2006. urtean kudeatzeko lortu dituzten bi Zahar Egoitzak (Durango eta Txurdinaga).

Ospitale pribatua dela diote, langileen eskubideak hobetze ezaren arrazoiak azaldu nahirik, baina jakina da ospitale hau konbeniatuta dagoela arlo publikoarekin.

Osasungintza eskubide unibertsala denez, administrazioak bermatu behar ditu diru kontuak ez ezik, zerbitzua bera ere. Lantalde finko eta profesionalak nahi izanez gero, lan baldintza duinak izatea ezinbestekoa da.