Osakidetzako garbikuntza
Greba apirilaren 16ra arte luzatuko da

ELAk uste du zuzendaritza eta azpikontratatutako enpresa ez direla ari gatazka konpontzeko urrats zuzenak ematen eta horregatik erabaki du Osakidetzako garbitzaileen greba luzatzea. Sektore horretako langile azpikontratatuei karrera profesionala ez ordaintzea erabaki zuen, alde bakarrez, administrazioak, nahiz eta Osasun zerbitzu publikoko beste sektoreei ordaintzen dien.
ELAk argi utzi nahi du gatazka ez dutela konponduko ez gehiegizko zerbitzu minimoek, ez garbiketa bereziek, ez eta poliziaren presentziak ere. Gatazka konpontzeko bide bakarra negoziazioa da, eta horrela esan dio sindikatuak Eusko Jaurlaritzari. Administrazioari zuzenean exijitu dio gatazka honetan duen erantzukizuna bere gain hartu dezala eta egoera konpontzeko erabakiak har ditzala.