Gipuzkoako elikagaien merkataritza eta industria

Greba apirilaren 29an eta maiatzaren 2an

2023/04/25
Gipuzkoako elikagaien merkataritza eta industria arloko ELAko ordezkariek aho batez erabaki dute delegatuen batzarrean greba deitzea apirilaren 29an eta maiatzaren 2an Gipuzkoako elikagaien merkataritza eta industriako lantokietan. Patronalak esparruko aldarrikapenei erantzuteko proposamenik egiten ez badu, ELAko Gipuzkoako ordezkariek greba egun gehiago deituko dituzte sektorean.