Greba arrakastatsua Gipuzkoako metalgintzan

2010/10/13
Gaur Gipuzkoako metal sektorean beste greba egun bat du; hitzarmenaren aldeko deialdi honek jarraipen oso handia izan du. Gipuzkoako enpresa nagusiak greban daude, eta langileek patronalari mezu bat igorri diote: Gipuzkoako metaleko hitzarmena errespeta dezala nahi dute, azken 30 urteotan ugazabek egin dioten erasorik gogorrena ikusita.

Azken asteetako batzarrek pentsa arazten zuten grebak arrakasta lortuko zuela, eta erantzun honek ADEGIri datuak manipulatzeko aukera txikia eman dio.

Enpresa gehienetan greba egin da. Besteak beste, hauetan:

CAF Beasain, CAF Irun, Lazpiur, Arcelor mittal Bergara, Candy hoover, CIE Legazpi, TTT Ejes, Talleres Guibe, Grupo ELAY, Hijos de Juan de Garay, Indar, Salva Industrial, Guerra Hermanos, Ulahi, Talleres Guibe, Metagra, TS Fundiciones, Stadler, STO Olaberria, Guascor, Talleres Bide, TESA Irun, Suguz, Pertusa, Tratamientos térmicos TTT, Montajes Hernani y Astigarraga, Korta, Obe Hettich, Orbinox, Recyde, Fundiciones WEC, Industrias Gol, Txintxurreta, TESA Eskoriatza, Talleres Agui, KSB Itur, Grupo Indaux taldea, Jean y Chaumond, Zorrotz, Torunsa, Alfa Deco, Burni, Spool Sistemas,  Accesorios Industriales LOAR, Autocentro Igara, Thysesenkrupp elevatores, s.l., Electronica del urumea, Euskabea,  Jose Mª Mendiola, Talleres Mendi, Niessen, Talleres ZB, Cadarso, Talleres Bost, Mecansa, Ikusi, eta abar.

Gipuzkoako enpresa nagusiak greban daude, eta langileek patronalari mezu bat igorri diote: Gipuzkoako metaleko hitzarmena errespeta dezala nahi dute, azken 30 urteotan ugazabek egin dioten erasorik gogorrena ikusita.

ELAk zorionak eman nahi dizkie guztien eskubideen aldeko borrokan ari direnei, baina Gipuzkoako iritzi publikoari adierazi nahi dio ere azken asteotan gertatu dena oso larria izan dela. Enpresetan greba eskubidearen aurkako jarrera bortitzak -hertsapena, mehatxuak- eta langileen erabakia ez errespetatzea eguneroko bihurtu direla. ELAk nabarmendu nahi du honelakoek beste garai batzuk, greba debekatuta zegoenekoak, gogora ekartzen dituztela.

Azkenik, ELAk CCOOi eta UGTri galdetu nahi die ea Gipuzkoako hitzarmenaren alde noiz egingo duten. Patronalaren erasoaren tamaina ikusirik, eskirol izatea ez da bateragarri klase-sindikatu baten nortasunarekin.