Greba arrakastatsua Arabako Metalean

2005/05/19

Arabako metalean gaur egin den greba egunak erabateko arrakasta izan du. 25.000 lagile zeuden deituta grebara eta jarraipena oso handia izan da. Arabako patronalaren (SEA) jarrera atzerakoiak langileak aspertu dituela argi geratu da. Gasteizko kaleetan zehar eguerdian egin den manifestazioan milaka langile bildu da ere.

Negoziazioetan urte eta erdi eman eta gero Sektoreko hitzarmenaren blokeoa nabaria da Patronalak egin dituen eskaintzak barregarriak direlako: KPIaren soldata igoerak, lanorduetan ezer ez, enpleguari dagokionez hitzik ere, ezer errelebo kontratuari buruz, deus ere subrogazioaren inguruan...

Greban parte hartu duten enpresen artean honako hauek daude: Sapem, Atusa, Olanprilan, Daewoo, Gamesa-Moasa, Gamesa-Producciones Aeronáuticas, Kennametal, Mercedes (50%), Mecauto, Aplifunsa, Reydesa, Refitec, Nova Resy eta Fundiciones Alcastin.

Era berean greba deialdi honen ondorioz enpresako hitzarmen asko martxan jarri dira berriro, SEAren posizioarengandik oso urrun daudenak.

ELAn argi daukagu patronalaren posizio pribilegiatuak aldarazteko borrokan jarraitu behar dugula.