Greba arrakastatsua Atenton

2014/07/24
Greba arrakastatsua Atenton
Atento enpresako langileek greba eguna izan dute gaur, zuzendaritzak iragarri dituen kaleratzeen aurka eta enpleguaren defentsan.

Greba izugarri arrakastatsua izan da, eta jarraipena ia osoa izan da (%95). Gainera eguerdian ehunka lagun bildu dira Bilboko kale nagusiak zeharkatu dituen manifestazioan.

Atento Telefonica-rentzat lan egiten duen telemarketing enpresa da.