Greba arrakastatsua Gipuzkoako paperraren sektorean

2007/02/26
Langile gehienek bat egin zuten otsailaren 23an eta 24an Gipuzkoako paperreko sektorean ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egindako greba deialdiarekin. Grebaren helburua negoziaketa mahaiak bizi duen blokeoa egoera apurtzea da.

Hurrengo greba egunak martxoaren 2, 3 eta 4ean izango dira.


Grebaren helburua negoziaketa mahaiak bizi duen blokeo egoera apurtzea izango da. ELAk salatzen duenez, Adegik ez du gatazkari irtenbide bat bilatzeko borondaterik. Azken bileran, urria bukaeran, egin zuen eskaintza lotxagarria da sindikatu honen iritziz, soldata igoerak ikaragarri txikiak direlako eta ez duelako lanaldiaren murrizketarik planteatzen.