Greba arrakastatsua Gipuzkoako zahar-egoitzetan
2015/05/07

Greba hasterako 15 zahar egoitzetan akordioa itxita zegoen ( Aldakoenea, Alai Etxe, Txara 1 eta Txara 2, Berio Zubiaurre, Beasain, Azkoitia, Zumarraga, Zumaia, Soraluze, Eskoriatza...) Akordio hauek suposatzen dute grebara deituta zegoen % 30ak akordioa itxita daukatela, iadanik.
ELAren ustez grebaren jarraipenak eta lortutako akordioak sektore hau duintzeko azken urteetan hasitako borrokak langileen artean jarraipen zabala daukala argi erakusten du. Datu bezela akordio lortu ez duten 25 zahar egoitzetan grebaren jarraipena erabatekoa edo oso altua izan da.