Greba arrakastatsua Osakidetzan

2006/05/18

ELA, SATSE eta ESK sindikatuek gaurko Osakidetzan deitutako greba arrakastatsua izan da oso. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ia osasun zerbitzu guztiak euren ohiko jarduera eten egin dute. Lehen Arretatekon grebaren jarraipena %70ekoa izan da, eta ospitaletan %80koa. ELA, SATSE eta ESK sindikatueko ordezkariek azpimarratu dutenez, oso pozik daude greba deialdiak izan duen jarraipenarekin. Bestalde, Jaurlaritzako Osasun sailburu Gabriel Inclan arazoari aurre egiteko ez dela gai adierazi dute. Gainera, protesta ekintza et mobilizazioak jarraituko dutela iragarri dute.