Greba arrakastatsua Tuterako Eroski City eta Centerretan

2006/09/18
ELAk irailaren 12tik 18ra Tuterako Eroski City eta Centerretan deitutako greba deialdia arrakastatsua izan da. Izan ere, langileen gehiengoak bat egin du deialdiarekin. Grebaren arrazoia honakoa izan da: Eroskik Madrilen estatu mailako hitzarmena sinatu du eta langileei inposatu die, egungo hitzarmenaren ordez, lan baldintzak nabarmen kaltetuz. Eroskiko zuzendaritzak jarrera aldatzen ez duela ikusirik, ELAk grebara deitu du berriz ere irailaren 28tik aurrera; greba mugagabea izango da.

Greba astea guztiz arrakastatsua izan da. Guztira langileen %85k bat egin du greba deialdiarekin. Azkenik, ELAk Eroskiren jarrera salatu nahi du. Izan ere, beste behin greban dauden langileak mehatxatu ditu, grebarekin bat eginez gero euren lanpostuak galduko dituztela adieraziz.