kbus
Erabateko lanuztea Barakaldoko autobus zerbitzuko greban

Kbus Barakaldoko hiri autobus zerbitzua kudeatzen duen enpresa da, eta 30 pertsona inguruk egiten dute lan bertan. Gaur hirugarren greba eguna deitu dute, eta lanueztea erabatekoa izaten ari da. KPIaren gainetik soldata igoerak, hobekuntza sozialak eta antolakuntza arloko beste hainbat gai aldarrikatzen dituzte.
Orain arte, eta greba egun batzuen ondoren, enpresak eskaintza bat egin du, sektoreko beste enpresa batzuekin parekatzeko bidean aurrera egiten ez duena, langileek planteatzen duten bezala.
ELAk bilerak egin ditu Barakaldoko Udaleko hainbat talde politikorekin, udalerriari eragiten dion gatazkarik ez sortzeko esku hartzearen beharra azaltzeko.
Grebaren hirugarren egun honetan, langileek protesta egin dute Barakaldoko Udalaren aurrean, eta enpresari planteatutako hobekuntzei heltzea eskatu diote, bai eta Barakaldoko Udalari ere, finantzatzen duen zerbitzu horretan duen erantzukizuna bere gain har dezala.