Greba Barakaldoko Sanitas egoitzan

2014/12/11
Bihar ostirala, greba deialdia hasiko da Barakaldoko Sanitas egoitzan, lan-baldintza duinak eskatzeko eta lan segurtasun eta osasunari buruzko legea bete dezaten.

Barakaldoko Sanitas enpresako ELAko ordezkariek, asanbladetan eztabaidatu ondoren, abenduaren 12, 13, 18, 19, 26 Y 27an eguneko greba egingo dira. Berriro mobilizaziotan hasteko zioa hauxe da: Sanitasko Zuzendaritzak ez du inolako borondaterik erakutsi egoitza honetan lan egiten langileen (100 baino gehiago) lan baldintza duinak bermatzearren. Aldi berean, segurtasun eta lan osasun alorretan gertatzen ari diren akats larriak ere salatu behar dira.

Zuzendaritzaren jokaerak kalte bizia egiten die langileei eta egoitzan bizi direnei. Egoera behin eta berriro salatu dute langileek, 15 greba egun eta mobilizazio ugari eginaz, eta erabiltzaileen familiakoek ere. Salaketek ez dute enpresaren erantzunik merezi.

Borondate eza eta ohikoak diren irregulartasunak agerian geratu ziren, berriro ere, urriaren 2an Barakaldoko Egoitzan izandako sutea gertatu zenean: egoitzaren erabiltzaileek eta langileek kalte larriak jaso zituzen.

Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiaren pasibitate eta arduragabekeria salatzen du ELAk. Aldundiaren ardura da empresak kalitateko zerbitzua eman dezala bermatzea, lanbaldintza duinak ziurtatuz eta segurtasun eta lan osasuna alorrean bete beharreko legea egoitza honetan ere betetzen dadila egiaztatuz.