Greba Bilbo eta Pasaiako portuetan

2006/01/16

ELAren ordezkaritza batek parte hartu du gaur Estrasburgon portuetako zerbitzuen inguruan Europako Parlamentuak eztabaidatuko duen Europako direktibaren aurkako manifestazioan. Milaka izan dira Europako Garraio Federazioak deituta bertan parte hartu duten langileak. Gainera, Europatik kanpoko hainbat ordezkaritza ere izan dira, Nazioarteko Garraio Federazioak deituta.

Gauzak horrela, ELAk bat egiten du gaur Europako Garraio Federazioak deituta Europako hainbat portuetan deitutako grebarekin; grebaren helburua Europako direktibaren aurkako jarrera garbia azaltzea da. Gaur greban dauden portuen artean, Bilbokoa eta Pasaiakoa daude. Greba erabateko jarraipena izaten ari da bi portuetan.

Direktiba aste honetan zehar bozkatuko dute, eta era garbian kalte egingo dei arlo honetan lan egiten duten langileei. 2003an, antzeko direktiba bat ere atzera bota zuten. Europako Parlamentuak eztabaidatuko duen direktiba sektorearen liberalizazioa eta lan baldintzen okertzea ekarriko du, besteak beste.