Greba Bizkaiko Clarel dendetan

2022/12/26
ELAk abenduaren 24rako deitutako grebaren ondoren, Clarel dendetako langileek −makillaje, kosmetika eta lurrin dendak− beste bi greba egun egingo dituzte abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean, Bizkaiko lokaletan lanpostuak suntsitzen ari direla salatzeko.

Enpresak erabaki du Bizkaian dituen 38 dendetatik 20 frankizia bihurtzea, eta frankizia horiek langileak kaleratzen ari dira. Enpleguak suntsitzeko politikaren ondorioz, 158 langiletik 64ra igaro dira bi urte baino gutxiagoan.

ELAk eskatu dio enpresari frankizien politikarekin ez jarraitzeko eta 2023an kaleratzeak geldi daitezen. Clarelek lanpostuak babesteari uko egin dionez, langileen gehiengo osoak hiru greba egun horiek egitea erabaki du.