Greba Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektorean hitzarmen duin baten alde

2006/06/08

Gaur greba eguna da Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen sektorean. ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek lanuzteak deitu dituzte Bizkaiko kontserba eta gazitzaileen alorrean ekainaren 5etik 29ra bitartean, eta egun osokoa ekainaren 9an. Bestalde, sindikatuek deituta manifestazioa jendetsua egin da 11:00n Bilboko Jesusen Bihotza plazatik hasiko da. Guztira 1000 bat lagunek hartu dute parte.

Arlo honetako langileentzako indarrean dagoen hitzarmena 2003. urtekoa da. Enpresarien jarrerak akordio on bat lortzea eragotzi du orain arte. Hauek dira sindikatuen proposamenak.

-Hitzarmenak hiru urteko indarra izatea.

-Soldaten igoera: %3,2, %3,7 eta kpi erreala eta %3,5, urterik urte.

-Lanorduen murrizketa; urtean 25.

-Kategoriak: enpresetan negoziazioak edo batzorde mistoak.

Sindikatuen ustez mobilizazioak patronalak bere jarreraren inguruan gogoeta egiten dezan baliogarriak izango dira, sektorearentzako benetako negoziazio bat hasteko aukera emanik.