Greba Bizkaiko Merkataritzan erosahalmena bermatuko duen hitzarmenaren alde

2022/11/04
ELA pozik agertu da Bizkaiko Merkataritzan, Ehungintza, Larrugintza Orokorra eta Larrugintza eta Oinetakogintza sektoreetan, ELA eta LAB sindikatuek 8.500 langileri eragiten dien hitzarmenaren alde deitutako zortzigarren greba-egunaren jarraipenarekin. Aurreko jardunaldietan bezala, dendetako langileek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte patronalaren aurrean amaitu den manifestazioan. Larruaren eta oinetakoen merkataritzako, ehungintzako eta, oro har, merkataritzako langileek ez dituzte hitzarmenak berritu 2007, 2015 eta 2018tik, hurrenez hurren.

Horrek ekarri du:

  • Erosahalmenaren galera handia sufritzen dute. Patronalak ez du KPIaren araberako soldata igoerarik nahi, ezta atzerakinik ere. Hornitzaileen, alokairuen igoerak ontzat ematen ditu,, baina langileen balioa ez du aitortu nahi.

  • Online salmenta sektorea eraldatzen ari da. Lan karga gero eta handiagoa da: paketeak prestatu eta itzuli behar dira, dendan egiten ez diren salmentak kudeatu... Baina eginbehar horiek ez dira langileen funtzioetan sartzen, eta ez dute horiengatik komisiorik jasotzen.

  • Patronalak kendu nahi ditu baja kasuetako %100eko osagarria, udako larunbat arratsalde libreak, eta ukatu egiten du domeka zein jaiegunetako lana galarazteko aukera.

  • Ez daude ia kontziliazio neurririk.

Greba egunekin lortu da patronalak mahai gainetik kentzea zenbait proposamen atzerakoi, eta KPItik gertuago dauden igoerak eskaini ditu. Hala ere, eskasak izaten jarraitzen dute. ELAk espero du deialdi honen arrakastarekin patronalak hurrengo bileretan taxuzko edukiak ekartzea, sektoreko beharginok pairatzen ditugun arazoak konpontzeko baliagarri izango direnak.