Greba Corporacion Dermoestatica-n

2006/01/09

ELAren Zerbitzuak Federazioak Corporacion Dermoestetica-k hiru langile kalera bota dituela salatu nahi du. Langile horiek kalera botatzeko arrazoia hauteskunde sindikalak antolatu nahi izatea da. Kaleratzeak Corporacion Dermoestetica-k Iruñean duen egoitzan izan dira. Bertan, hamar lagunek egiten dute lan.

Egoera salatzeko, urtarrilaren 13tik aurrera langileek greba mugagabe bat hasiko dute.